2008/11/22

GUATEMALAKO INDIJENAK


Gaur egungo indio guatemalarrak: halabeharrez “oso urrun” dagoen
lekura iristeko, lurrera begira, lotsaren lotsaz edo beldurraren
beldurrez makurtuta, bizkarrean daramaten zama astunaren ondorioz
menderatuta ibili dabiltzan lagunak (Humberto Ak´abal).
Rafael Landivar Unibertsitateak 300 lagun alfabetatzen
eta postalfabetatzen ditu gaztelanian eta Q’eqchían, hau da, Alta Verapazeko indioen ama-hizkuntzan; eta euretatik, erdiak baino gehiago dira emakumeak.

2008/11/19

ESTATU ZORRAK

Laguntza ofizialen kontu ilunak.

Dirutan ematen diren maileguek askotan itzulketa baldintza gogorrak izaten dituzte (interesak), hauek mailegua hartzen duen herriaren ekonomia txartzea egiten duelarik. Izan ere, kanpo-zorrak hirugarren munduaren parte gehienaren garapenerako galga garrantzitsua suposatzen du. Laguntza teknologikoari dagokionez, askotan arma eta teknologia militarraren salmenta eskutatzen du. Berdina gertatzen da giza laguntzarekin, askotan aholkulari militarrak izaten dira, garapen ekonomikoari mesede egiten ez diotenak. Bestealde, kristau misioei, beraein laguntza eskuzabala alde batera utziz, hirugarren munduko hainbat eskualdetako bizitza kulturala aldatzea leporatu zaie.

2008/11/18

MUNUKO DESOREKAK


Gaur egungo mundua argiki banatua dago herrialde aberats eta txiroen artean. Talde bakoitzaren barruan aberastasun maila ezberdinak agertzen diren arren, orokorrean, ezberdintasun argietan oinarritzen den banaketa hau egin daiteke:

Egitura ekonomiko ezberdinak: garatutako ekonomia bigarren eta hirugarren sektoreetan oinarritzen da (industria eta zerbitzuak). Herrialde txiroen ekonomia nekazal sektorean oinarritzen da.
Errenta maila: nazio aberatsenen errenta per capita txiroenena hainbatetan biderkatu dezake.
Barne Produktu Gordina: nazioarteko enpresa batzuk bakarrik publizitate kontzeptuetarako duten aurrekontua, herri azpigaratuek eskuragarri duten dirua baino gehiago da.
Egoera politikoa: txirotasunak ezegonkortasun politikoa sortzen du eta hau sarritan erregimen autoritarioak izaten ditu ondorio moduan. Guda zibilak ohikoak izaten dira hirugarren munduko herrietan.
Elikadura: Estatu Batuek eta mendebaldeko Europak egun eta pertsonako elikadura beharren %160 kontsumitzera heldu daitezke. Afrikako herrialde askotan ez da asetzen hauen %70.
Bizitza itxaropena: lehen munduan arrunta da bizi itxaropena hirurogeita hamar urte baino handiagoa izatea. Afrika eta Karibeko nazio batzuetan ia ez da berrogei urtetara heltzen.
Jaiotza eta hilkortasuna: herri garatuek jaiotza zein heriotza tasa txikiak aurkezten dituzte. Azpigaratutako nazioetan ematen den fenomenoa kontrakoa da: jaiotza tasa handia eta beherantz doan heriotza tasa. Lehen munduko populazioa geratzeko eta zahartzeko joera du, hirugarren munduan ordez, populazioa azkar hazten da eta gazte mantentzen da.
Azpiegiturak eta industrializazioa: hirugarren munduak ez du ez industriarik ez azpiegitura egokirik (portu, aireportu, linea elektrikoak, trenbideak, eta abar).
Garapen teknikoko maila: teknologia da, beharbada, garapenaren zeinu nabariena. Gaur egun, aurrerakuntza handiak herrialde gutxitan ematen dira (Estatu Batuak, Japonia, mendebaldeko Europa). Beste herrialdeek ezin dute aurrerakuntza horiek gabe bizi edo salnerurri altutan erosi besterik egin. Hirugarren munduan produkzio bide tradizionalak erabiltzen jarraitzen dira.span>


AFRIKA




afrikan haurrak gosez hiltzen ari dira

2008/11/13

CUBA

Kuban sortutako “Nik ahal dut” hainbat hizkuntzatara itzulitako alfabetatestatutan aplikatzen ari da, eta horren bitartez, milioika biztanle irakurtzen ikasten eta hezten ari dira. Venezuelan bertan, jada, milioi bat eta erdi dira metodo horri esker alfabetatu direnak.

2008/11/12

BASAMORTU LEHORRA ESPERANTZA PUTZUA


Saharar errefuxiatuen kanpamentuak Tinduf argeliar hiriaren lurraldean kokatzen dira. Han daude, orain dela 25 urte espainiarrek, inolako lotsarik gabe, marokoarrei eta mauritaniarrei entregatu zietelako euren lurraldea zen Mendebaldeko Sahara.
Erabateko basamortuaren erdian, harriak eta area besterik ez, 170.000 saharauiar bizi dira orain.
Gogorra eta latza da, benetan, euren bizitza. Eta zertan daude han? Zer itxaropen daukate oraindik?
Euren autodeterminaziorako erreferenduma noiz izango den itxaroten daude.