2008/11/12

BASAMORTU LEHORRA ESPERANTZA PUTZUA


Saharar errefuxiatuen kanpamentuak Tinduf argeliar hiriaren lurraldean kokatzen dira. Han daude, orain dela 25 urte espainiarrek, inolako lotsarik gabe, marokoarrei eta mauritaniarrei entregatu zietelako euren lurraldea zen Mendebaldeko Sahara.
Erabateko basamortuaren erdian, harriak eta area besterik ez, 170.000 saharauiar bizi dira orain.
Gogorra eta latza da, benetan, euren bizitza. Eta zertan daude han? Zer itxaropen daukate oraindik?
Euren autodeterminaziorako erreferenduma noiz izango den itxaroten daude.

No hay comentarios: