2008/11/18

MUNUKO DESOREKAK


Gaur egungo mundua argiki banatua dago herrialde aberats eta txiroen artean. Talde bakoitzaren barruan aberastasun maila ezberdinak agertzen diren arren, orokorrean, ezberdintasun argietan oinarritzen den banaketa hau egin daiteke:

Egitura ekonomiko ezberdinak: garatutako ekonomia bigarren eta hirugarren sektoreetan oinarritzen da (industria eta zerbitzuak). Herrialde txiroen ekonomia nekazal sektorean oinarritzen da.
Errenta maila: nazio aberatsenen errenta per capita txiroenena hainbatetan biderkatu dezake.
Barne Produktu Gordina: nazioarteko enpresa batzuk bakarrik publizitate kontzeptuetarako duten aurrekontua, herri azpigaratuek eskuragarri duten dirua baino gehiago da.
Egoera politikoa: txirotasunak ezegonkortasun politikoa sortzen du eta hau sarritan erregimen autoritarioak izaten ditu ondorio moduan. Guda zibilak ohikoak izaten dira hirugarren munduko herrietan.
Elikadura: Estatu Batuek eta mendebaldeko Europak egun eta pertsonako elikadura beharren %160 kontsumitzera heldu daitezke. Afrikako herrialde askotan ez da asetzen hauen %70.
Bizitza itxaropena: lehen munduan arrunta da bizi itxaropena hirurogeita hamar urte baino handiagoa izatea. Afrika eta Karibeko nazio batzuetan ia ez da berrogei urtetara heltzen.
Jaiotza eta hilkortasuna: herri garatuek jaiotza zein heriotza tasa txikiak aurkezten dituzte. Azpigaratutako nazioetan ematen den fenomenoa kontrakoa da: jaiotza tasa handia eta beherantz doan heriotza tasa. Lehen munduko populazioa geratzeko eta zahartzeko joera du, hirugarren munduan ordez, populazioa azkar hazten da eta gazte mantentzen da.
Azpiegiturak eta industrializazioa: hirugarren munduak ez du ez industriarik ez azpiegitura egokirik (portu, aireportu, linea elektrikoak, trenbideak, eta abar).
Garapen teknikoko maila: teknologia da, beharbada, garapenaren zeinu nabariena. Gaur egun, aurrerakuntza handiak herrialde gutxitan ematen dira (Estatu Batuak, Japonia, mendebaldeko Europa). Beste herrialdeek ezin dute aurrerakuntza horiek gabe bizi edo salnerurri altutan erosi besterik egin. Hirugarren munduan produkzio bide tradizionalak erabiltzen jarraitzen dira.span>


No hay comentarios: